1.-
Parte-hartzaileak:
Mutrikuarra
den edo Mutrikun bizi edo ikasten duen edonork parte hartu dezake
lehiaketan.
Lanak
bakarka edo taldeka aurkezteko aukera egongo da. Taldean egindako
film laburra aurkezten bada, taldekide bakoitzaren izena idatzi edo
bestela taldeari izen bat asmatu beharko zaio.
2.-
Film laburra aurkezteko baldintzak:
Film
laburra
DVD-Bideo
formatuan aurkeztuko da. (Parte hartzaileei kopia bat gordetzea
gomendatzen zaie, badaezpada ere).
Film
laburraren hizkuntza euskara izango da.
Gaia
librea izango da.
Lan
bakoitzak gehienez 10
minutu
izango ditu.
Aurkezten
diren film laburrek inoiz saritu gabeak izan beharko dute.
Bakoitzak
gehienez film labur bat aurkeztu ahal izango du.
3.-
Onuradunen betebeharrak:
Lehiaketa
honetan parte hartzeak deialdia arautzen duten oinarri guztiak
onartzea dakar.
4.-
Ustiapen eskubideak:
Lehiaketara
aurkezten
diren film labur guztien ustiapen eskubideak, osorik eta doan,
Mutrikuko Zine Forum Taldearekin konpartitu beharko dira. Bai lanen
egileek eta baita Mutrikuko Zine Forum Taldeak eskubidea izango dute
nahi duten lekuan eta nahi dutenean film laburrak erabiltzeko.
Horrenbestez, aurkezten den edozein lan argitaratzeko eskubidea ere
izango du Mutrikuko Zine Forum Taldeak.
5.-
Film
laburrarekin batera aurkeztu behar diren agiriak:
Film
laburra,
izena emateko orriarekin batera aurkeztuko da. Orriko datu guztiak
bete beharko dira:
Film laburraren datuak:
- Film laburraren izena.
- Iraupena.
- Sinopsia (laburpena).
Datu pertsonalak:
- Egilea, egileak edo taldearen izena.
- Kontaktuan jartzeko helbide elektroniko bat.
- Telefono zenbaki bat.
- Egilearen edo egileen adina.
DVDari
film
laburraren izenburua jarri behar zaio. Izen bereko gutun-azal baten
barruan aurkeztu beharko dira filma eta izen emateko orria. Izen
emateko orriak datu guztiak egoki beteta izan beharko ditu.
6.-
Film laburrak aurkezteko epea:
Film
laburrak,
martxoaren hasieratik ekainaren
2ra
arte aurkeztu ahal izango dira.
KALAPUTXIko
postontzian
utzi beharko dira aurkeztu nahi diren film laburrak. Lanak
aurkezteko, azken egunera arte itxaron beharrik ez dago. Ekainaren
2an, film laburrak aurkezteko azken egunean, goizeko 10etatik
eguerdiko 13:00ak arte KALAPUTXIko egoitzan film laburrak eskura
emateko aukera egongo da. Horretarako, antolatzaileak han egongo
dira.
7.-
Sari banaketa:
Sari
banaketa ekainaren bukaeran
izango da, horretarako antolatuko den eta aurrez jakinaraziko den
sari-banaketa ekitaldi baten bitartez.
Sariak
bi arlotan banatuko dira: 18 urtetik beherakoentzat sari bat egongo
da eta 18 urtetik gorakoentzat beste bat.
Bi
sari hauez gain ikuslegoaren saria egongo da.
8.-
Film laburren
lehiaketa egokia bermatzeko neurriak:
Antolatzaileek
eskubidea izango dute oinarrietan aldaketak egiteko eta
oinarriak interpretatzeko.
Informazio
gehiago nahi izatekotan, ondorengo helbide elektronikoetara
idatzi daiteke:
MZFT
No hay comentarios:
Publicar un comentario